Osasuna bueltan da lehia ofizialean

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 21a, 12:59
Kike Barja eta Aridane aurreko asteko saio batean. Iturria: C.A. Osasuna

Arnedori bisita, KO txapelketako ametsa mantendu nahi duten gorritxoen hitzordua da.

Osasuna Errege Koparekin itzuliko da lehia ofizialera, 'El Sendero' futbol zelaia bisitatuko du oraingoan, Arnderoen futbol zelaia. Klubeko zuzendaritzako kideak eta teknikariak ilusioz gainezka daude txapelketarekin. Hala aitortu dute besteak beste Sabalza presidenteak, Braulio Vazquezek eta Jagoba Arrasatek, baina aurretik eginbeharra dute, Errioxako taldea garaitzea.

Aurkariaren entrenatzaileak Taxoare ezagutzen du, zortzi urtez egon zen Taxoaren eta Jon Monkaiola zein Aimar Oroz jokalariak bere ikasle izan ziren; jokalari eta teknikarien artean hamaika nafar daude Arnedon, bai eta klubeko beheko mailetatik pasatu ziren lau ere, eta horrek kanporaketa hau bere bizitzako partida izatea eragiten du.

Talde osoa prest du Arrasate entrenatzaileak (Abde eta Budimir salbu)  Jorge Herrandok osatzen du zerrenda, eta Fuentesen aurka egin bezala, titularren eta ordezkoen arteko nahasketak markatutako hamaikakam errepikatu dezake titulartasuna harrobiko jokalariak.

Epailea Mario Melero Lopez da, eta hitzordua iluntzeko bederatzietan izanen da. Euskarazko partiduaren kontakizuna entzun ahal izango dute entzuleek Harresi Gorriaren Twitch kanalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!