Osasunak 22 jokalari eramango ditu Arnedora

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 20a, 13:42
Jokalariak asteleheneko entrenamenduan, erdian, Roberto Torres. Iturria: C.A. Osasuna

Kopa partidua iluntzeko bederatzietan hasiko da.

Bestalde, salgai jarri dituzte emakumeen taldeak Barçaren aurka Sadarren jokatuko duen partidurako sarrerak.

Hilabete eta bederatzi egun geroago partidu ofiziala lehiatuko dute gorritxoek, Kopakoa berriro ere. Azaroa amaieratik ari dira lanean Jagoba Arrasateren gizonak eta hiru lagunarteko jokatu dituzte ahalik eta sasoi onenean iristeko lehia profesionala bueltatuko den une honetara.

Biharkoa, Arnedon proba garrantzitsua izango da, nahiz eta arerioa hiru maila beherago lehiatzen den. Kopan garaipena lortzea litzateke logikoa, eginbeharra, bestela porrota.

Hori dela eta eskura dituen jokalari guztiak deitu ditu Berriatuko entrenatzaileak, hogetita bi, haien artean hiru atezainak. Ikusi beharko da gabon zahar eguneko partiduko hamaikakoa probatzeko erabiliko duen ala aukera emanen dien azaroa arte Ligan aukera gutxien izan duten jokalariei.

Gogoz azaldu da Jagoba Arrasate, Koparekiko ilusioz.

Hitzordua bihar da, Arnedoren Sendero futbol zelaian, iluntzeko 21.00etan.

Bestalde gaur arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Emakumezkoen Osasunak Bartzelona Futbol Klubaren aurka Sadarren jokatuko duen Erreginaren Kopako partidarako sarrerak salgai jarriko ditu klubak.

Salmenta klubaren webgunean eta Sadarreko bulegoetan egingo da partiduaren eguna arte. Sarrerak binaka erosi behar dira 15 eta 20 euroko prezioan bazkideentzat eta 25 eta 30 euroan publiko orokorrarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!