Miguel Indurain Fundazioak 25 urte beteko ditu heldu den urtean

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 19a, 14:07

Kirolariek gabon kanta grabatu dute. 

Hogeita bosgarren urteurrena beteko du Nafarroako elite kirola sustatzea helburu duen erakundeak heldu den urtean. Hori dela eta irudi korporatibo berria aurkeztu dute, Miguel Indurain Fundazioaren logo berria.

Forma digitalak ditu oinarri eta elementu nagusia play ekintzaren ikurra da, hiruki itxurakoa, erakundearen kolorekoa, urre horia. Erdigunean fundazioaren izena urdinez ageri da eta inguruan ikur beraren silueta lautan irudikatuta baina posizio desberdinetan, posizio bakoitzean eraztun olinpikoen koloreak dituelarik, gorri, berde, urdin eta beltza.

Honekin batera hogeita bosgarren urteurrenaren zigilua aurkeztu dute, urdin iluna, bizikletaren piñoia irudikatuz.

2023ko egutegia aurkeztu dute ere eta bertan Miguel Indurain Fundazioaren mende  laurden honetan bekadun izandako guztiak zerrendatu dituzte.

Heldu den urterako talentu gazteentzako hamar beka gehiago eskainiko dituzte eta %5eko igoera izango du erakundearen aurrekontuak. Gainera gabon kanta berria aurkeztu dute. 

Diziplina eta modalitate anitzetako Fundazioko zenbait kirolarik kantatu dute hau. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!