Izai Bujanda (ELA): “PAIren motibazio ideologikoa euskararen aurka egitea da”

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 19a, 13:17

ELA sindikatuak Hezkuntzako atzerriko hizkuntzetako plazen deialdiak errekurritu ditu. Nafarroan PAI eredua ezarri ez dadin beste urrats bat dela dio sindikatuak.

Estabilizazio prozesuen testuinguruan, Hezkuntza Departamentuak 766 plaza eskaini ditu. 352 PAI duten ikastetxeentzat erreserbatu dituzte. Ia erdia. Horrek Europak ezarritako egonkortze-helburua perbertitzen duela dio Izai Bujanda, Zerbitzu publikoen federazioko arduradunak.

Hezkuntza Departamentuak edozein ikasgai irakasteko plazetan baldintza erantsi bat ezarri du, C1a atzerriko hizkuntzan, eta horrek hautagai asko prozesuetara aurkezteko aukerarik gabe uzten dituela salatu du sindikatuak. 

Plaza horiek guztiak dagokien hizkuntzan eskaintzeko sartu du helegitea sindikatuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!