Sodenaren maskaren erosketan diru publikoa ez zela behar bezala babestu dio Kontuen Ganberak

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 16a, 10:05

2020ko apirilean Sodena sozietate publikoak, Enpresarien Elkarteak eta Albyn enpresak sinatutako akordioa eta bere ondorioak aztertu ditu Kontuen Ganberak. Ez du uste judizializatzeko modukoa denik baina diru publikoaren babesean zorroztasun gehiagorekin joka dezan gomendatu dio Sodenari.

"Garaiko egoera guztiz berezia" aitortzen du Kontuen Ganberako txostenak, akordioa sinatutako unearen testuingurua egiterako orduan, "Garai hartan maskarak erostea oso zaila zen" eta horri erantzunez sinatu zuten akordioa Sodena sozietate publikoak, Enpresarien Elkarteak eta Albyn musukoen banatzaile enpresak. Hiru aldeen arteko tratua izan zen, beraz hiruek dute gerokoan erantzunkizuna.

Kontuen Ganberak ordea hitzarmenak "hutsune batzuk dituela" ikusten du bere azterketan; "Enpresek ez zutela konromiso irmorik hartu Albynek erositako maskarak erosteko". Honen ondorioz, Kontuen Ganberak dio "Hitzarmenak ez zuela behar bezala babesten bertan inplikaturik zegoen diru publikoa".

Hiru aldeen arteko akordioa izanik "Soluzio juridiko bakarra ez dago eta, gainera, kaltegarria litzateke auzia epaitegietara eramatea" dio txostenak. Prozesuaren judizializazioak oraindik erabilgarriak diren maskaren aterabidea zailduko luke.

Konponbiderako, "hiru aldeen arteko bitartekaritza" izan liteke Kontuen Ganberak proposatzen duena, "Biltegian dauden maskarak ahalik eta azkarren ateratzeko, haien iraungitzea sahiestuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!