Juan Cruz harro azaldu da kontratu berritzea dela eta

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 15a, 14:09
Juan Cruz Alvaro gaurko agerraldian. Iturria: C.A. Osasuna

Braulio Vazquezekin eman du prentsaurrekoa. 

Irribarretsu, pozik, azaldu da Juan Cruz Alvaro 30 urteko atzelaria gaurko prentsaurrekoan. Egindako lanarekin pozik eta 2026 urtea arte kontratua berritzeko aukeraz harro.

Braulio Vazquez zuzendari teknikoarekin batera egin du agerraldia, biek nabarmendu dute, kontratua berritzeko harremanak irailean hasi zirela.

Behin eta berriro errepikatu du jokalari madrildarrak, lehen urtean maila eman ez zuen arren, gerora hobekuntza lortu zuela eta eroso sentitzen dela, zelaian, Taxoaren eta Iruñean ere. Haren senideek ere Osasunaren inguruarekiko dituzten esker oneko hitzak nabarmendu ditu eta azpimarratu egun bere burua bertan sentitzen duen modua eta zaleengatik jasotzen duen babesa, amets modukoa egiten dutela egoera eta horregatik harro sentitzen dela, pozik.

Balantzea

2026 urtea arte berritu du kontratua. Gero Brauliok jokalarien inguruko balantzea egin du, tartean nabarmendu du gorritxoek milioi euro erdi inguru jasoko dutela Abde eta Budimirren nazioarteko taldeek azken asteetan emandako errendimenduarengatik eta ez duela espero fitxaketarik egin behar izatea, neguko merkatuan jokaririk joaten ez bada behintzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!