Girona 1 - Osasuna 1

Osasunak intentsitate apaleko partidua berdindu du

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 14a, 13:02
Lucas Torrok lortu du gaur gorritxoen gola. Iturria: CA Osasuna

Gaurkoarekin amaitutzat eman dute Gironako elkarretaratzea.

Juan Crucek 2026. urtea arte berritu du kontratua.

Gizonezkoen Osasunak amaitu Gironako bira. Gaur bertan bueltatuko dira Iruñera eta bihartik aurrera Taxoaren hasiko dira prestatzen Arnedoren aurkako Kopa partidua.

Bi berdinketa eta garaipen bat hiru partidutan, balantze hori utzi du liga etenaren erdian antolatutako ez ohiko aurre-denboraldi formatua izan duen sasoiak.

Gaur goizeko arerioa Girona izan da eta bana amaitu da partidua. Erritmo gutxi eta zehaztasun falta izan dira nagusi. Talde osoa aldatu du Jagoba Arrasatek, atzoko lagun artekoarekin alderatuz. Bi taldeak intentsitate apalez aritu dira eta akatsak nagusitu dira. Bigarren zatian izan dira bi golak. Osasunak izan du baloiaren jabetza eta eskuin hegaletik egindako erdiraketa sarera errematatu du Lucas Torrok.

Presio lanetan egin ditu ahaleginak Gironak eta hainbat baloi lapurtu ere bai. Halako batean lortu dute gola Herrialde Katalandarretakoek, bakar bakarrik jaso baitu baloia Aleix Garciak eta banakoa egin du.

Juan Cruz, 2026 arte

Esan bezala bihar jada Taxoaren entrenatuko da Osasuna eta eguerdian Juan Cruzek prentsaurrekoa emango du, 2026 urtea arte kontratua berritu duela atzo iragarri baitzuen klubak.

Talde gorritxoak eta futbolariak kontratu berria sinatu dute, aurreko konpromisoan aurreikusitakoa baino bi denboraldi gehiago egiteko. Jokalari gorritxoaren etete-klausula 15.000.000 eurokoa izango da. Juan Cruz Alvarok 30 urte ditu eta 2020ko udan iritsi zen Osasunara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!