'Hitzak lege' erakusketa ikusgai da Nafarroako Parlamentuan

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 13a, 19:05

Mikel Iriarte Zilbeti, Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko arduraduna izan da Irrintzi Plazan. 

‘Hitzak lege’erakusketa ibiltaria ikusgai dago Nafarroako Parlamentuan urtarrilaren 15era arte.

Euskaltzaindiak antolatutako erakusketa honetan arlo pribatuan eta publikoan euskaraz sorturiko testu juridikoen lagina biltzen da.

Zuzenbide idatzian euskarak historian zehar izan duen eta egun duen lekuaren zuzeneko testigu dira hemen ikusiko ditugun agiriak.

Harreman juridikoak, euskaraz ere bai

Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileetan (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiak), Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Akitania Berrian gordetzen diren euskarazko testu juridiko adierazgarrienak modu erakargarri, ulergarri eta interaktiboan lurraldez lurralde erakustea da erakusketa honen helburua.

Orain Iruñean ikusgai dagoen honetan, ibiltariak diren edukiez gain, Nafarroan bertan ekoitzitako beste 25 bat idatzizko dokumentu erakutsiko dira, bai eta foru Parlamentari zein Nafarroako lehendakarien audioak ere.

Bisita ordutegiak hauek dira: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:30etik 14:00ak arte.

Bisita gidatuak egiteko Euskaltzaindiarekin harremanetan jar daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!