Osasuna 3 - Stade Brestois 0

Osasunak baikor izateko moduko bigarren proba osatu du

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 13a, 13:52
Jon Monkaiolak eta Roberto Torresek elkarrekin ospatu dute Arrekoaren gola (3-0). Iturria: CA Osasuna

3-0 mendean hartu dute Estatu frantzeseko ligan beheko postuetan den Stade Brestois.

Gizonezkoen Osasunak aurrera jarraitzen du ez ohiko plangintzarekin Gironan. Liga etenik da azaroaren erdialdetik eta duela hamar egun Taxoaren lan egiten hasi ondoren kontzentrazio formatuko  prestaketa lanak burutzen ari dira gorritxoak Girona aldean. Ostiralean hartu zuten Palamoserako bidea eta lehen partidua larunbatean jokatu zuten Lorienten aurka. 

Frantziar Estatuko ligako bosgarren da Lorient eta bana amaitu zen partidua. Jagoba Arrasatek aldaketa ugari egin zituen atsedenaldian, eta gorabeherak gorabehera, berdinketa lortu zuten, arerioak fisikoki puntu bat gorago zegoela nabari izan zen arren.

Gaurko hitzorduan aldiz, nagusi izan da Osasuna erabat Stade Brestoisen aurrean. Baloiaren jabetza gorritxoena izan da eta aukera garbienak ere bai. Atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin heldu da partidua, Ezequiel Avilak lortu du buruz. Bigarren zatiaren erdialdean Unai Garciak geldikako jokaldi baten ostean bi eta hutsekoa egin du. 

73. minutuaren bueltan lehen mailan atzeko postuetan den Stade Brestois jokalari bat gutxiagorekin gelditu da, Pablo Ibañezi sarrera gogor bat egin baito Camarak. Partidua minutu batzuez etenda egon da sarreraren ostean jokalarien artean borroka txiki bat izan baita. 

Hortik aurrera jaun ta jabe izan da Jagoba Arrasateren taldea. Roberto Torresek, azkeneko minutuetan , lortu du hiru eta hutsekoa areaz kanpoko jaurtiketa baten bidez. 

Gaurkoan aldaketa gutxiago egin ditu arrasatek eta jokalari gehienek 90 minutu jokatu dituzte. 

Bihar azkeneko lagunartekoa jokatuko dute, goizeko 11.00etan Gironaren aurka, Montilivin eta gero Iruñera itzuliko dira gorritxoak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!