Elkarlanean aritu dira Gizakia Helburu, Aralar Elkartea eta Antox, Nafarroako Kutxa Fundazioan, gazteen ludopatia aztertzen eta orain egindako lana argitaratzeko unea da. Harrituta eta kezkatuta emaitzekin, jokalari profil oso bereziak topatu dituztelako. "Gizonezkoak dira apustu etxeetara gerturatzen direnak, 20-25 urteko gazteak eta kirolariak" azaldu du Euskalerria Irratian Saioa Ieregik, "Kirolean etengabe ikus ditzakegu apustu etxeen iragarkiak, jokalariek, famatuek iragartzen dituzte....Jokuak gainera badu arrisku kutsu hori, kirolariei ergaiten diena, kontrolatzen duten arrisku bat balitz bezala".
16 urtetan atzeman dute joko adikzioaren hasiera baina adintxikiko gazteagoak ere hasten dira apustuetan aritzen. Horregatik etxeetako komunikazioa bultzatu eta joko makinei sarbidea zailtzea eskatzen dute ludopatiaren kontrako elkarteek. "Sexuaz edo ta drogetaz mintzatzen garen moduan, jokuaren arriskuaz solastu behar gara seme alabekin" azaldu du Aralar elkarteko kideak, "Harrituta ikusten dugu zer nolako normaltasuna duen jokuak gure etxeetan".
Kanpaina bereziak proposatuko dituzte hemendik aurrera eta egunotan, gaia jorratuko dute, aditu ugari izanen dira Civicaneko jardunaldietan, tartean estatu mailan adikzioen eta joku zaletasunaren arduraduna den Mikel Arana.