Eskuina politika lokazten ari dela salatu dute gobernuko kideek

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 12a, 13:31

Guardia Zibilaren aldeko elkarretaratzea gobernuen arteko akordioak gutxiesteko saiakera bat izan dela diote PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk.

“Politika lokazten” ari dira eskuinetik. Hala salatu dute gobernuko kideek gaur Mahai eta Eldunen batzordearen ondotik. Espainiako Kongresuan duten ezintasuna ikusita, atzoko egindako elkarretaratzea gutxiesteko erakundeen arteko akordioak saiakera dela iritzi diote. Galdera bat luzatu die UPN eta PPN alderdiei Geroa Baiko Uxue Barkosek: “Trafiko eskumenaren aurka al zaudete?”

Navarra Sumako Marta Alvarezek erantzun du galdera hori. Eskumena Nafarroara ekartzearen alde daudela zehaztu du, baina ez dutela bat egiten egin den moduarekin: “Gobernuen artean adostu beharrean, EH Bildurekin adostu dute data”.

Gaur ez dute egin, baina eskumen aldaketaren bitartez, Guardia Zibila Nafarroatik kanporatuko dutela esaten ari dira eskuineko alderdiak. Gezurretan ari direla gogorarazi die Ahal Duguko Mikel Builek, eta eskuinaren diskurtsoa erabat ezeztatu du PSNko Ramon Alzorrizek ere. Eskumen aldaketa legegintzaldia amaitu aurretik eginen dela ziurtatu du ordezkari sozialistak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!