Nafarroako Pedro Mariskalaren omenezko estatua paratu dute Tafallan

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 28a, 07:49

Lau metroko altuerako estatua paratu dute Tafallan Nafarroako Pedro Mariskalaren omenez, haren heriotzaren 500. urteurrenaren karietara. Simancasko gazteluko ziega batean zendu zen Nafarroako erresumaren independentziaren defendatzaile behinenetako bat. Estatua Iñaki Villanuevak egin du, eta larunbateko omenaldi ekitaldia Altafalla fundazioak eta Tafallako Udalak antolatu zuten. Gaizka Aranguren kazetariak gidatu zuen, eta bertsolariak eta jota abeslariak izan ziren. Antolatzaileek azaldu zutenez, Villanuevaren burdinazko estatuak hiru oinarri ditu: defendatu zuen lurra, Nafarroako armarria eta ezpataren punta”. Oraindik badago estatuaren finantzazioan laguntzerik, Laboral Kutxan horretarako zabaldu duten kontuaren bitartez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!