Nerea Viana (Tren Soziala plataforma): “Teknikoki eta ekonomikoki oso bideragarria den beste aukera bat badago”

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 23a, 12:14

AHT-aren ordezko litzatekeen tren sozialak 2.000 milioi euro inguru aurreztea suposatuko luke.

Tren Sozialaren Aldeko Plataformak AHT bai-ez dikotomiatik irtetzea eta beste aukera bat dagoela proposatzen du. Irtenbide soziala planteatzen dute “teknikoki eta ekonomikoki oso bideragarria” dena. Abiadura Handiko Trena bukatzeko Garraioteako Ministerioaren proposamena bezeroendako soilik planteatuta dagoela salatzen du plataformak. Tren publiko eta sozialaren proposamenak berriz, pertsonen garraioaz gain, merkantzien garraioa eta “ingurugiro triskantza ekiditzea” biltzen du. 

Denboran eta kosteetan egingarria dela defendatu du Nerea Vianak Tren Sozialaren Aldeko Plataformako kideak. Izan ere, tren sozialaren proiektu honek 2.000 milioi euro inguru aurreztea suposatuko luke. Gainera, Europako agendari begira, “AHT egiten baldin bada bidaiari batzuk trenez mugituko dira, baina bakarrik hiriburuz hiriburu mugituko dira. Beste jende guztia, kotxea erabiltzen jarraituko du”, argudiatu du. AHT-ak bezala hiriburuak bakarrik lotzeaz gain, 50 geltoki lotuko lituzke tren sozialak.

Ideia hau gizartetratzea eta Nafarroako Gobernuari helaraztea izango da proposamen honen hurrengo urratsa. Orain arte garatu den trenbide eredua alde batera uzteko eta irtenbide soziala lortzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!