2022/11/12 12:00

Liburu aurkezpena

'Sauna on. Finlandiatik Euskal Herrira, bidaia bat saunaren bihotzera' liburuaren aurkezpena

'Sauna on. Finlandiatik Euskal Herrira, bidaia bat saunaren bihotzera' liburuaren aurkezpena
Artatzako kanpina, Nafarroa

Sauna on. Finlandiatik Euskal Herrira, bidaia bat saunaren bihotzera liburuaren aurkezpena Artatzako kanpinean. Hamar urte bete dira Artatzako kanpinean txoko finlandiarra jarri zutenetik (saunak, bainu beroa, kota bat…). Orain, urteurrena ospatzeko, liburu bat argitaratu dute, Finlandiako saunaren kultura Euskal Herrian
ezagutzera emateko.

Liburuaren aurkezpenaz gain sauna non-stop, bideo proiekzioak, bazkaria eta musika jaialdia egongo dira. Joseba Ossa liburuaren itzultzailea, Kristina Berasain kazetaria, Juan Luis Blanco tipografo eta diseinatzailea eta baita liburuan agertzen diren eta saunak dituzten hainbat lagun ere bertan izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!