Orkoiengo Auzalar, Atarrabiako Atargi eta Zubiriko Gloria Larraizar ikastetxeetan piztu dira lehendabiziko kexak. Eskualde eskolak izanik, bertara garraiatzen dituzten ikasleendako dirulaguntzak ematen zituen Nafarroako Gobernuak, jantokiko menua erabat ordainduz. Pasa dne ikasturtean ikastetxe hauetkao komunitateek jardunaldi jarraitura salto egitea erabaki zuten, beka hauek galduz, exekutiboak ez baitu ordaintzen soilik goizez eskolara doazen ikasleen jantokirik. "Zur eta lur geratu dira gurasoak, bozketa prozesuan ez baizitzaien honen inguruko informaziorik eman eta" azaldu du Euskalerria Irratian Eskola guraso ekimeneko kidea den Nerea Fillatek.
Garraiatutako ikasleen kasuaz gain, jardunaldi jarraitua ezarri den ikastetxeetan jantokiaren prezioen igoera ekarri du jardunaldi aldaketak. "Ikasle gutxiago doaz jantokira eta horrek zerbitzuaren garestitzea dakar" azaldu du Fillatek. Eskola ekimeneko kideek diotenez, "Hain zuzen, jardunaldi jarraituarekin kontziliazioa ezinezkoa duten familiek erabiltzen dute jantokia eta orain zaildu egin zaie ere zerbitzu hau jaso ahal izatea".
Eskola ekimenak pasa den ikasturteko bozketa prozedurak salatu ditu, "Arrapaladan, azkar eta benetazko informazio eta eztabaidarik gabe egin zirelako". Horregatik, "Guztiondako kalitatezko hezkuntza publikoaren alde" egiten jarraituko dute eta hezkuntza departamentuari bozketak gelditzea eta jardunaldia hezkuntza irizpideen arabera ezartzea eskatu diote.