Elizaren abusuak ikertzeko batzordeko kideak izendatu dituzte

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 6a, 18:27

Santos kontseilariak gaur sinatu du hilabeteko epean batzordea osatzeko agintzen duen foru-agindua. 

Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak foru agindu bat sinatu du ostegun honetan, Eliza katolikoaren esparruan "osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimak aitortzeko" Batzordeko zazpi ordezkariak izendatzeko.

Batzordea, formalki hilabeteko epean eratuko beharko dute. Orain sortuko den batzordearen helburua da aurkeztutako aitortza eskaerak baloratzea eta, lehen aipatutako foru legearen babespean, eskaerak onartzea edo ez onartzea proposatzea, eta, hala dagokionean, Nafarroako Eliza katolikoan abusuen biktima deklaratzeko proposamena egitea.

Foru aginduan Ana Carmona Juanmartiñena eta Esther Aldave Monreal izendatu dituzte, Nafarroako Parlamentuak proposatuta. Mikel Lizarraga Rada eta José Antonio Echauri Tijeras dira sexu-abusuen biktimen elkarteek aukeratutako bi ordezkariak; Nafarroako Gobernuak, berriz, Mikel Cordoba Gavin eta Camino Bueno Zamarbide proposatu ditu, eta, aldi berean, Izaskun Gartzaron Zudaire Nafarroako Delituaren Biktimei Laguntzeko Ataleko burua izendatu du batzordeko idazkari.

24/2022 Foru Legeari jarraiki, parte hartzeko eskubidea duten Eliza katolikoaren bi ordezkariak ez dituzte izendatu, "Nafarroako Eliza Katolikoaren hierarkiak uko egin baitio batzorde horretan parte hartzeari", baina Nafarroako Gobernuak "ateak zabalik ditu eta mantenduko ditu erakunde erlijiosoa modu ofizialean ordezkatuta egon dadin batzordean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!