Nafarroan urtean sei okupazio besterik ez da izaten

Juan Kruz Lakasta Zubero 2022ko urr. 6a, 07:34
Iruñeko Txantrea auzoan okupaturiko etxebizitzak, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Ahotsa)

Estatuko komunitateen artean tasarik baxuena du Foru Erkidegoak.

Batetik, eskuin zein eskuin muturraren diskurtso alarmista; bestetik, errealitatea, estatistika judizialek laburbildurik. Muturreko eskuinaren diskurtso alarmistaren eta horrekin negozioa egiten duten segurtasun enpresen arabera, etxean alarma jartzea ezinbestekoa da, edozein unetan okupa bat sar daitekeelako eta gero hura kaleratzea ezinezkoa delako. Alta, estatistika judizialek agerian uzten dute hori gezur hutsa dela, bereziki Nafarroa Garaian.

Foru Erkidegoan urtean sei okupazio kasu izaten dira. Beraz, Nafarroan mota honetako 0,25 lege hauste izaten dira urtean, 100.000 biztanleko. Tasa Estatuko erkidegoen artean baxuena da. Hala dio Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak krisiak organo judizialetan izan duen eraginaren inguruko txostenak. Beste datu bat: Nafarroan, 2022ko bigarren hiruhilekoan, salaketa bakarra jaso da okupazioa dela kausa, hiru auzi ebatzi dira eta beste bat tramitean dago

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!