Sutea Bardean, Espainiako Armada maniobrak egiten ari den bitartean

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 4a, 07:26

Atzoko sutea Bardean, tiro eremuaren inguruan. (Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak).

Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuko kideek esku hartu dute astelehen arratsaldean Bardean, Aireko Armadaren Tiro Poligonoan, izandako baso-sute batean.

Sua 15:16an hasi zen, eta Tuterako suhiltzaileak, Helikopteroz garraiaturiko brigada bat eta suteak itzaltzeko helikoptero bat bertaratu ziren.
18:00ak aldera, haize-aldaketa bat gertatu zen, eta sua sakanetara eraman zuen. Ondorioz, bitarteko gehiago jarri behar izan ziren suteari aurre egiteko, eta helikoptero bat bidali zen. Hau da, bi aritu ziren lanean. Gainera, Azkoiengo parkeko suhiltzaileak ere joan ziren Bardeara.
Haizea berriro aldatu ondoren, sutea egonkortu egin zen eta suhiltzaileek itzalitzat jo ahal izan zuten 21:00ak aldera.

Armadaren maniobrak

Espainiako Aire Armadak tiro eta bonbardaketa ariketak hasi ditu astelehen honetan Bardean. Praktikak astelehen honetatik urriaren 7ko ostirala arte izango dira, 08:00etatik 14:30era.
Bigarren aldia da hilabete baino gutxiagoan Espainiako Aireko Armadak Tiro Poligonoaren instalazioak erabiltzen dituela ariketetarako. Aurreko aldian, Aireko Garraio Taktikoaren Europako Zentroak erabili zuen, Espainiako Aireko Armadarekin koordinatuta, eta Alemania, Txekiar Errepublika, Portugal, Lituania eta Italiako hainbat aireontzik hartu zuten parte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!