DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 1.300 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte aurten Sarean Euskaraz-en. Euskarabideak bultzatutako programa honen seigarren edizioa Baluarten eginen dute urriaren 13 eta 14an. Aurkezpen prentsaurrekoan Herri Harremanetarako kontseilaria da Ana Ollok eta Mikel Arregik, Euskarabideko zuzendariak, parte hartu dute.
"Sarean Euskaraz", sei urteko ibilbidearen ostean, euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erreferentziazko programa bihurtu da, edizio bakoitzean metodologia berriak berrituz eta irekiz. Aurten ere, Iruñerritik kanpoko eskoletara zabalduko dute programa.
Helburua nformazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskararen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea da, aldi berean bertako hizkuntzan kultura digitala bereziki gazteen artean, sustatzen delarik.
Programaren aurkezpenean partaide izan dira Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria eta Mikel Arregi Eusakarabideako zuzendari gerentea. Ollo kontseilariaren esanetan “euskarazko kultura digitalaren jardunaldi bat da gazteriarentzat jaialdi eran girotua, edo bestela euskarazko kultura digitalaren jaialdia gazteentzako prestakuntza jardunaldi bikainerako edukiak dakartzana; bertan, Foru Erkidegoko herri anitzeko gazteak kultura digitalaren diziplina ezberdinak ikasten eta esperimentatzen jardungo dira”.
Kontseilariak azpimarratu du " 'Sarean euskaraz’ ekimenaren arrakasta gazteria, hartzaile izan ordez, interesatzen zaien eduki praktiko eta funtzional baten protagonista aktibo izatean" oinarritzen dela, "zeren eta kultura digitalaren diziplina ezberdinak erabiliz esperimentatu, sortu eta dibertitu ahal izateko aukera" baitute. Eta hori guztia euskeraz. "Gogoan izan behar da gazteriaren % 30ak euskeraz badakiela”, erantsi du.