Gizarte kooperatiben jaialdia antolatu dute Tafallan

Haritz Pascual Garjon 2022ko abuztuaren 22a

Ohiko kontsumo ereduetatik aldenduz, bestelako bideak jorrtazen dituzte kontsumitzaile kooperatibek. Gertukoak eta burujabeak, auto hornikuntzan oinarrituz eta erabaki propioak hartuz. Horien guztien elkartasun festa antolatu dute irailaren 17an Tafallako zezen plazan. "Egiten dugun lana balorean jarri eta ezagutarazi nahi dugu festa honekin" azaldu du Euskalerria Irratian, jaialdia antolatu duen OndalanKoop-eko Gontzik.

Sistema kapitalistaren kontsumo katean katebegi bat izateari uko egiten diote kontsumitzaile kooperatibek. Modu horizontalean antolatuak, elikagaiak, energia, argindarra edo ta internet zerbitzuak eskaintzen dituzte. Guztiek bat eginen dute irailaren 17an Tafallako zezen pazako burujabe jaialdian. haietako bat da OndalanKoop, jaialdiaren antolatzailea. "Gertuko elikadura, tokian tokiko hornitzaileen lehengaiekin egina eskeintzen dugu, egunero egunero" azaldu du Euskalerria Irratian Gontzik, "Supermerkatuetan topatu daitekeen eguneroko bazkaria guk gertuko hornitzaile eta banatzaileekin eginda eskeintzen dugu". Pasa den neguan albiste izan zen Ondalan Koop, Iruñerrian izan ziren uholdeetan beren sukaldea ur azpian geratu zelako. "Horri erantzunez elkartasun uholdea, ibaiarena baino handiagoa izan zen" azaldu du Gontzik, "Eta horren fruitu da ere iraileko musika jaialdia, Taffaladean eman diguten sustenguaren isla". Ondalan Koop Irailean itzuliko da lanera, eguenroko bazkaria ematen. Haien azpiegiturak moldatzen jarraitzen dute eta horretarako ere elkartasun saskia prestatu dute, tokiko lehengaiez barazki eta jakiez osatuta. Haien webgunean salgai da.

Irailaren 17ko jaialdia

Egun osoko egitaraua prestatu dute Burujabe Egunerako Tafallan. Goizean goiz, txupinazoa eta informazio guneak izanen dira, haurrek ere jolasak izanen dituzte plazan. Arratsaldean, zezen plazan musika jaialdia izanen da, Asgarth, Rotten XIII, Iheskide, Anita Parker, Nahiak Nai eta Bacanesen eskutik. Sarrerek 15 euroko prezioa dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!