Bero handia egin du uztailean. Ez da datu subjektiboa, objektiboa baizik. Hala baieztatzen dute Nafarroako Gobernuak dituen estazio-meteorologikoek.
Ohar bidez agerikoa zena baieztatu du Landa Garapenerako eta Ingurugiro Departamentuak, "beroagoa eta lehorragoa" izan da uztaila. Termometroek bi eta hiru gradu zentigradutako igoera erregistratu dute, azken urteetako batez-bestekoarekin alderatuta, eta lehortearen eraginez Nafarroaok urtegien maila 16 puntu jaitsi da ekainetik. Orduan %66ean ziren eta abuztuaren 1ean %50ean.
Tenperaturari dagokionez, Foru Exekutiboak zehaztu du "uztaila bereziki beroa" izan zela Pirinioetako eskualdearen gehienean, Iruñerrian, Erdialdeko eta Erriberagoitiko iparraldean, eta oso beroa Nafarroako gainerako tokietan. Luzaiden erregistratut dute graduen alde baxuena ohiko tenperaturarekiko alderatuz, gradu bat altuagoa izan zen bertan eta alde altuena Goñin, 4,9 gradurekin. Gainontzekoetan bi eta hiru gradu positibo arteko tartea erregistratu ztuen.
Hilaren 10etik 19ra bitartean, bero-bolada gertatu zen, eta eguneko tenperaturak altuenak 40ºC-tik gorakoak izan ziren zenbait puntutan. Horrek esan nahi du uztaileko tenperatura maximoa 28 estaziok 30 urteko erregistrorik altuena batu zutela. Hala ere, tenperatura minimoak ekainean erregistratutakoak baino pixka bat baxuagoak izan ziren, eta estazio gehienek ez zuten 20 graduen minimoa gainditu.
Prezipitazioei dagokienez, ez ziren ohiko batez-bestekoaren % 50era iritsi Nafarroako ipar partean, nahiz eta hegoaldean ia estazio guztiek balio horien % 75 gainditu zuten, eta erdialdeko estazio batzuetan horien bikoitza erregistratzera iritsi ziren. Ebro ibarretik gertu ohiko hezetasun eta prezipitazio erregistroak zenbatu dituzte.