Hil egin da AHTaren obretan zauritutako langilea

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 29a, 13:42

Aldamio batetik erori zen 48 urteko langilea, uztailaren 15an. LAB sindikatuak heriotza salatu du.

Uztailaren 15ean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan lanean ari zela larriki zauritu zen langilea hil dela jakinarazi du LAB sindikatuak. Heriotza salatu du sindikatuak: "Heriotza hori bereziki krudela eta mingarria da, ez baita beharrezkoa, alferrikako azpiegitura baten obrak baitira". Istripua gertatu zeneko inguruabarrei buruzko ikerketa "serio eta sakona" eskatu du LABek, "egon zitezkeen erantzukizun guztiak argitzeko".

AHTaren obretan lanean ari direnen baldintzak salatu ditu, halaber sindikatuak: "Nafarroan hainbat sute larri suertatzen ari ziren bitartean eta jarduera asko geldirik zeudela, AHTren arduradunek jarduerarekin jarraitzea erabaki zuten, langileei arrisku handiko bero-baldintzetan lan egitera behartuz eta, ondorioz, lan-istripu bat izateko aukerak biderkatuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!