Lau ibilbide berri sartu dira Memoria Gunea sarera

Euskalerria Irratia 2022ko uztailaren 28a

Memoria Guneak webgunea.

Ezkaba eta Iruñerria daukate ardatz ibilbide berriek eta jada Frankismoaren memoria historikoaren 75 mugarri baino gehiago biltzen ditu webguneak.

Lau ibilbide berri sartu dira Memoria Gunea sarean, Iruñerria erdigune hartuta, 1936ko kolpe militarraren ondorioz erail edo errepresaliatu zituztenen memoria historikoa daukate ardatz, eta ibilbide berrien artean haien omenez eraikitako plaka eta monolitoak ere aurkitu daitezke.  

Memoria Gunea Sarea, Memoriaren Nafarroako Institutoak sortutako ekimena da eta Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak azaldu duenez, memoria lekuen gizarte-hedapena sustatzea du helburu. Nafarroako ondarearen parte den memoria historikoa, duela gutxira arte ezkutuan zegoena, publikoarengana zabaltzea eta hedatzea da xede. 

Horretarako, gune hauen babesa, kontserbazioa eta hedapenari heltzeko, 2021ean sortutako Pirinioa, muga eta memoria ibilbideari beste 4 gehitu dira; 2 Ezkaban, ihesaldia eta kartzela, eta beste bi Iruñerrian, errepresioa eta gatibutasuna. 

Beste berrikuntza batzuk ere badaudela azaldu du Josemi Gastonek, Memoriaren Nafarroako Institutuaren zuzendariak. Haien artean, Iruñeko ibilbidean, Iruñea, gatibutasuna, errepresioa eta memoria ibilbidean, erakusketa bat sortu dute, “Oroibidea.es-eko espazioen kontzeptutik haratago doan proiektua” da eta.

Ibilbide berriekin batera 75 mugarri biltzen dira jada Memoria Gunearen webgunean eta hauek bilatzaile bati esker, geografikoki zein gaika bilatu daitezke, espaciosdememoria.com webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!