Zonifikazioaren aurkako manifestazioa eginen dute Tuteran, urriaren 22an

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 27a, 07:36
Hordago! Mugimenduaren agerraldia (Argazkia: Hordago! mugimendua)

Hordago! mugimenduak antolatu du, "inolako diskriminaziorik agbeko Nafarro abat" aldarrikatzeko.

Tuteran, urriaren 22an, manifestazioa eginen dute Euskararen Legearen Zonifikazioaren aurka eta Nafarroako euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen alde. Hordago! mugimenduak antolatutako protesta Foruen plazatik abiatuko da 17:30ean. Manifestaziorako plazaratu duten manifestuaren arabera, antolatzaileek “inolako diskriminaziorik gabeko Nafarroa batean” bizi nahi dute, “guztiok berdinak garen lurralde batean”, zeinean “Nafarroako lekuaren arabera eskubide ezberdinak ez ditugun”. Gauzak horrela, “hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen eta aniztasun hori mehatxu gisa ikusten ez duen lurraldea” nahi dute.

Iazko azaroan aurkeztu zen Hordago! dinamika, Cortesen, eta, adierazpen baten bidez, Erriberako herritar talde handi batek esan zuen bazela garaia aurrera egiteko, edozein nafarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko duen eskubidea foru lurralde osoan praktikan jartzea eragozten duten oztopoak kentzeko, bizi den lekua edozein izanda ere.

Manifestazioaren aurkezpen ekitaldian, bertaratutakoek azalddu dute euskal hiztunak direla, edo seme-alabak D eredura eramaten dituztela, edo euskara ikasten ari garela, edo euskara ikasteko asmoa dutela, edo besterik gabe euskara nafar izatearen zati bat dela uste dutela. “Horregatik urriaren 22an euskara Nafarroa osoko hizkuntza dela ozen eta argi aldarrikatuko dugu, Cortesetik Berara, Vianatik Gardera. Nafarroa euskara gabe eta euskara Nafarroa gabe ezin baitira ulertu”, azaldu dute.

Irudia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!