Gobernuak ez zuen aktibatu aurre-larrialdi egoera, beroagatik alerta gorria izan arren

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 23a, 07:45

Zuzenean alerta maila gorena aktibatu zuten, jada hiru sute kontrolik kanpo zeudelarik.

Joan den larunbatean, hilak 18, alerta gorri meteorologikoa ezarria zegoen Nafarrroa Garaian, tenperatura altuak zirela kausa: 40 gradu baino gehiago espero ziren Iruñerrian, 42 baino gehiago Erriberan; eta, tenperaturokin batera, hego haize indartsua. Ezin ahantzi, halaber,  aurretik Foru Erkidegoan datuak daudenetik inoizko maiatzik beroena eta lehorrena izan genuela. “Baso suteekin gertatu dena klimaren edo meteorologiaren ikuspegitik esperokoa zen”, azaldu du Euskalerria Irratiaren mikrofonoen aitzinean, AEMETeko Nafarroako ordezkaritzako buru Pello Oriak.

Nafarroako Herri Babeserako Lurralde Planak baditu hiru maila: 0, 1 eta 2. Horietako bakar bat ere ez zuen aktibatu Javier Remirez Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak. Aurre-larrialdi egoera aktibatzeak, besteak beste, uzta makinekin biltzea debekatzeko. Gauzak horrela, larunbat arratsaldean, hiru sute jada kontroletik kanpo zeudelarik, deus ez aktibatzetik planeko maila gorena aktibatzera pasa zen zuzenean. “Larunbatean ordu gutxitan hainbat sute piztu ziren, eta horregatik pasa ginen zuzenean 2 mailara”, azaldu zuen atzo Remirezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!