Oihan Mendo (Gares): “Ditugun bitarteko guztiak jarri ditugu sutea itzaltzen laguntzeko”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 20a, 10:22

Garesko lurraldearen %60-70 bitartean kaltetuta izanen dela kalkulatu du alkateak. Larunbatean jo zuen gogoren suteak bertan.

Aurreko bi egunekin alderatuta, egoera lasaiagoa bizi dute gaur Garesen. “Espero dugu egoera klimatiko honek laguntzea”, adierazi du irratian Oihan Mendo alkateak. Larunbata izan zen egunik gogorrena: “Garesera larunbatean iritsi zen sua, atzo arduratsu izan ginen berriro piztuko ote zen begira”. Bitartean ondoko herriak laguntzeko bitartekoak ezarri ditu Garesen, eta gobernuak bertan ezarri du larrialdietarako koordinazio gune nagusia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!