Hamabi herri hustu behar izan dituzte suteen ondorioz

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 20a, 07:45
Arabako Suhiltzaileak Los Arcos inguruan lanean. (ARgazkia: Arabako Suhiltzaileak).
  • 800 lagunek haien etxeetatik at igaro behar izan dute gaua, sugarren eta kearen mehatxuaren poderioz..
  • Ezinbestekoa ez bada ez bidatzeko eskatu die Nafarroako Gobernuak herritarrei.
  • Makinekin nekazaritza lanak egitea debekatu dute asteazkenera arte.

Nafarroako Gobernuak suteen larrialdietarako eta babes zibiletako planen 2. maila aktibatu zuen larunbatean. Itziar Gomez kontseilariak azaldu duenez, aktibazio hori ezinbestekoa zen makinekin egindako nekazaritza lanak debekatu ahal izateko. Eta bigarren maila ezin zen aktibatu suteek populaziodun udalerriak mehatxupean eduki gabe. Horregatik ez zuten lehenago egin. Nekazaritza lanak debekatzeaz gain, herritarrei ez bidaiatzeko eskatu diete, ezinbestekoa ez bada.

Azken orduotan Artazu, Eslaba, Makirriain, Santsoain, Amatriain, Olleta, Lerga, Uxue, San Martin Unx, Etxarren Girgillao eta Girgillao hustu behar izan dituzte azken orduotan. Guztira, 800 pertsona inguru. Besteak beste, Tafallako belodromora eta Murillo el Frutora eraman dituzte, gaua han igaro dezaten.

Atzoko eguna gogorra izan zen. Nolanahi ere, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak bart arratsaldean nabarmendu zuen bazirea bi albiste on: batetik, foku berririk ez zela piztu, “eta hori zen helburu nagusia”; bestetik, ez zela zauriturik izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!