‘Vasconavarro’, tronpetarekin, libre

Euskalerria Irratia 2022ko ekainaren 17a

Julian Gaiarreri eskainitako El Roncales kantuaren gainean inprobisazioa egin du Ion Celestino tronpeta jotzaileak

“Vasconavarro soy, del valle del Roncal”. Hala dio Julian Gaiarre tenor nafarrari eskainitako kantuak. Eta horren gainean tronpetarekin inprobisazioa egin du Ion Celestino tronpeta jotzaileak, Gaiarre antzokiko oholtzan. Celestino Broken Brothers taldeko kidea da, beste hainbat musika proiektutako aitabitxia, eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea. Atzo, Euskalerria Irratiak Gaiarre antzokiko oholtzatik egin zuen goizeko magazina, Metropoli Forala, eraikinaren 90. urteurrena eta irrati iruindarraren denboraldiaren amaiera ospatzeko. Celestinok saio berezi horren baitan egin zuen inprobisazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!