Tximista batek eragin du Leireko sutea

Euskalerria Irratia 2022ko ekainaren 17a

Argazkia: Foruzaingoa

Foruzaingoko ingurumena babesteko brigadako agenteek sutearen hasiera puntua aurkitu dute, Twitterren jakinarazi dutenez.

Sutea astearte gauean piztu zen, Tafallakoekin eta Olletakoekin batera. Ostegun gauean ez zen garrik berpiztu, eta, horri esker, ostiral honetan kontrolatutzat jotzeko aukera aztertu ahal izango da.

Gobernuak jakinarazi zuenez, Leireko mendilerroko sutearen bilakaera "positiboari" esker, Larrialdietako Unitate Militarrak desplazatutako pertsonak pixkanaka erretiratu ahal izan ziren atzo. Halaber, atzo itzuli zirena baseetara Trantsizio Ekologikorako Ministerioak eta Aragoiko Gobernuak emandako aireko baliabideak.

48 urteko suhiltzaile bat, Miluzekoa, zauritu zen atzo, tibia eta peronea hautsita, helikopterotik jaisten ari zela. ur orotako ibilgailu batek mendi-mazelatik jaitsi zuen eta anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuen.

Prebentzioz ebakuatu zituzten monje beneditarrak eta gainerako pertsonak 16:30ak aldera itzuli ziren atzo Leireko Monasteriora. Bitartean Xabierko Jesuiten ikastetxean hartu zituzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!