D ereduko batxilergoa eskainiko duen institutua nahi dute Irunberrin

Euskalerria Irratia 2022ko ekainaren 17a

Atzoko manifestazioko une bat. (Argazkia: Irunberri Gorria).

Ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo eta eskaera zuzena egin zioten Hezkuntza Departamentuari: 2023-2024 ikasturterako ikastetxe berria martxan izan dadila.  

Ehunka lagunek hartu dute parte manifestazioan. Zaraitzuko, Erronkariko eta  Agoizko ikastetxeetako guraso elkarteek antolatu dute manifestazioa, baita Zangozako eta Irunberriko ikastoletako batzordeek ere. Eskaera zuzena egin diote Hezkuntza Departamentuari: 2023-2024 ikasturtean martxan izan dadila Irunberrin D ereduko batxilergoa eskainiko duen institutua. Landa eremuan bizi, ikasi eta lan egin nahi dutela gaineratu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!