Nafarroako Torturatuen Sareak gizarte osoaren babesa eskatu du, errekonozimendua eta erreparazioa lortzeko

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 13a, 07:31

Elkarteak prentsaurrekoa egin zuen larunbatean Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Iruñean, ekainaren 25erako deitu duen manifestazioan parte har dezaten eskatzeko. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da, autobus geltokitik.

Gainera, manifestaziora begira jaso dituzten 150 babesaurkeztu zituzten. Babes emaileen artean, badira gizabanoak, kolektibo sozialak eta erakundeak. Horien artean daude EH Bildu, Geroa Bai, Podemos, Izquierda Unida eta Batzarre alderdi politikoak; zein CCOO, LAB, ELA, Steilas, CGT, CNT, ESK eta Hiru sindikatuak. Atxikimendu horiei gehitu behar zaie Nafarroan kulturako 200 pertsona ospetsuk sinatu duten manifestua.
Ekitaldian irakurri zuten testuan sareak aitortu duenez, "azken urteotan aurrerapausoak ematen ari dira estatuko segurtasun indarrek torturatutako pertsonak aitortzeko eta erreparatzeko bidean, baina oraindik bide luzea dago egiteko zentzu horretan".
Horregatik guztiagatik, "1960tik 2012ra Nafarroan izan diren tortura kasuak ofizialki aitortzeko urrats sendoak ematea" eskatu du plataformak, "hainbeste hamarkadatako zigorgabetasunarekin amaitzeko".
Hala, "Nafarroako gizarte osoaren babesa" eskatu du, eta Iruñeko "kaleak betetzeko" deia egin du, "Nafarroan torturatutako pertsonen errekonozimendu eta erreparazioagatik".

Jorge Txokarro (Torturatuen sarea): "Nafar jendartearen aniztasuna agerian utzi dute atxikimenduek"

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!