Gaur goizean egin du iragarpena. Urtebete barru itxiko du Enrique Villarreal El Drogasek Barricadaren 40. urteurrenaren omenaldi bira Nafarroa Arenan. Hitzordua 2023ko ekainaren 10ean izango da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, Iruñeko erabilera anitzeko gunearen web atarian 25 euroan.
Txantreako musikagileak eta bandako irudi mitikoenetakoa denak Barricada 40 urte birari aurten ekin zion Zentralen, bi kontzerturekin eta sarrera guztiak agortuta. Apirilaren 18an izan zen Barricadaren 40. urteurrena eta hori ospatzeko urte osoko birari ekingo dio orain Villarealek.
Data eta kokalekuak oraindik zehaztear daude.
NAVARRA ARENA (Pamplona - Iruña)
— El Drogas (@ElDrogasOficial) June 10, 2022
10 junio 2023, fin de gira "El Drogas (Barricada - 40º)"
Entradas ya a la venta: https://t.co/yFahFzjJm9
Pronto anunciaremos más fechas.
Ilustración del cartel por Roberto Parodi (https://t.co/a50UR26yJs)@navarrarena @BlackIzar pic.twitter.com/MLH5JjxEai