Aho bateko sostengua haur eskoletako grebari

Euskalerria Irratia 2022ko apirilaren 12a

0-3 Plataformako kideak, agerraldi batean, artxiboko irudi batean.

0-3 Plataformak lanuztea proposatu du maiatzaren birako. Nafarroa Garai osoko 34 haur eskoletan bozketa egin zuten atzo, eta guztietan emaitza huelgaren aldekoa izan zen, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez. Nafarroa Garaian 103 haur eskola publiko daude, guztira 52tan bozkatu behar dute greba proposamena eta emaitzak datozen egunotan ezagutuko ditugu.

Plataformaren aldarrikapen nagusiak hiru dira: ratioen jaitsiera, ratioak jaisten ez badira lan taldea bikoiztea eta zikloa ez zatitzea; izan ere, Gimeno Hezkuntza kontseilariak otsailaren 27an ikastetxe publikoetan bi urteko haurrentzaok gelak zabaltzeko aukerari atea zabaldu zion.

Atzo, Maria Txibite lehendakariak esan zuen “erabateko errespetuz” ikusten dituela langileon aldarrikapenak, baina udalekin negoziatu behar dutela: “izan ere, HEzkntza Departamentuak udalei haur eskoletarako ematen dien diru kopurua handitu du, baina udaei dagokie hori nola erabiltzen duten erabakitzea”.

Langileek Gobernuari egiten dioten eskaera, negoziazio mahai bat era dezala alde guztiekin. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bilera egin du Plataformako ordezkariekin. “Federaziotik aitortu dute desordenu handia dagoela 0-3 zikloan, eta ongi legokeela eskatzen ari garen mahai hori eratzea”, azaldu dute Plataformako eledunek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!