Atzerriko hizkuntzak beharrezkoak izatearen kontra azaldu dira irakasleen sindikatuak

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 31a, 18:34

Irakaslegoaren egonkortasuna bermatzeko "negoziazioa" eskatu dute. 

LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT, Hezkuntzako mahai sektorialeko gehiengo sindikala ordezkatzen dute nsindikatuak, oposizioetara aurkeztu ahal izateko atzerriko hizkuntzako titulazioa eskatzeko foru legearen proposamenaren aurka agertu dira, eta hezkuntza publikoko irakasleak egonkortzeko "benetako negoziazioa" eskatu dio gaur goizean Hezkuntza Sailari.

Hezkuntza Departamentuak, salatu dute, hezkuntza publikoko sindikatuei jakinarazi zien foru lege bat onartzeko asmoa zuela, edozein espezialitatetako oposizioetara aurkeztu ahal izateko atzerriko hizkuntzako titulazioa eskatzeko baldintza barnebiltzen zuena. Irakasleen batzordeak lege horren zirriborroa eskatu du, bai erregistroan bai mahai sektorialean, eta orain arte ez zaie eman. "Oso deigarria egiten zaigu dagoeneko idatzita dagoen lege bat, Carlos Gimeno kontseilariak berak adierazi zuenez, irakasleen ordezkariei ez ematea, lan-baldintzak negoziatzeko legitimatuta baikaude", adierazi dute.

Salatu dute lege honen helburua delaa irakasle talde bat sortzea, atzerriko hizkuntzaren baldintzapean eta Nafarroako Administrazio Publikoaren mende soilik egongo direneak, gainerako irakasle funtzionarioak estatukoak direlarik. "Horren ondorioz, lan-eskubide desberdinak dituzten bi irakasle mota sortuko dituzte, eginkizun berberak betez. Nafarroako administrazioak eta, bereziki, Hezkuntza Departamentuak hogei urtez egindako plangintza negargarriak eragin du hori ", azpimarratu dute.

Sindikatuei kezka handia sortzen die egonkortze-lanpostu horiek lortuko dituzten funtzionarioen segurtasun juridikorik ezak, eta iritzi diote foru lege berri hori "erabat diskriminatzailea" dela, izan ere, konstituzio-kontrakotasuneko baldintza gisa, Nafarroako hizkuntza ofizialen gainetik dagoen atzerriko hizkuntzaren titulazioa eskatzeko asmoa baitute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!