"Departamentuetan euskaraz zerbitzuak emateko gaituak dauden lanpostuak ezartzen ez badira, ezin daitezke bermatu euskarazko arreta ezta tramite elektroniko guztiak euskaraz egon ahal izatea. Eta noski, hori Nafarroa osoan egin behar da" azaldu du Agurne Gaubekak. "Horren adibide argia dugu udalerri euskaldunena, non lege babes handia duten arren, 15 urtetan tramiteen %2,5a bakarrik egin ahal duten euskaraz, batik bat, zerbitzu zentralak eremu mistoan kokatuak dituztelako".
Bestalde,gogortau dute, arreta ez da soilik telefono edo leihatila zehatz batzuetan dauden lanpostuetan ematen. Departamentu guztiek dituzte herritarrekin nolabaiteko harremanak eta beraz, departamentuz departamentu hartu behar dira neurriak bakoitzaren osotasunean.
"Beharrezko lanpostu elebidunak ezartzeaz gaindi, nahitaezkoa eta urgentea da merezimenduen dekretua herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeari begira erregulatzea. Oraindik garaiz gabiltza funtzio publikoaren mahaian aurkeztu den zirriborro hori atzera botatzeko".
"Ezin genitzake gaurkoa bezalako erabakiak hartu, lanpostu eta deialdietan neurri egokiak hartu gabe, adierazpen hutsalek ez dituzte Nafarren eskubideen aitortza, kohesioa eta justizia bermatzen".