Ospitaleratuak erdira dira hiru astean: 281 ziren urtarrilaren 25ean, eta egun 148 dira.
Joan den astean 116 alta eman zituzten, eta 62 ospitaleratu, aurrekoan baino %30 gutxiago.
COVID 19aren aurkako neurri murriztaile gehienak bertan beher utzi ditu Nafarroako Gobernuak gauerditik aurrera. Nolanahi ere, zenbaitzuk indarrean segituko dute. Barrualdeetan musukoa erabiltzen jarraitu beharko da, era guztietako ekitaldietan. Kale edanak, botila festak, debekaturik segitzen du. Tabernetako terrazetan ezinen da erre, baldin eta bi metroko segurtasun distantzia betetzen ez bada. Kirol ikuskizunei dagokienez, edkiera barualdeetan %50etik %75era igoko da, eta kanpoaldeetan %75etik %85era.
Gauzak horrela, ostalaritzan eta gaueko aisialdian pandemiaren aurreko ordutegiak berreskuratu dituzte, barran kontsumitzerik egonen da, etxeetan ez da mugarik lagun eta senideekin elkartzeko.
Izan ere, kutsatzeekin batera ospitaleetako presioa behera egiten ari da Nafarroa Garaian. Twitterren @COvidNavarra kontuak zabalduriko datuen arabera, aste honetan 116 alta eman zituzten eta 62 lagun ospitalretau, aurreko astean baino %30 gutxiago. Hartara ospitaleratze gutxieneko astea da, iragan azarotik. Egun, guztira 281 lagun daude erietxeetan COVID 19arekin. Presio ospitalarioari dagokionez, seigarren olatu honek urtarrilaren 25ean jo zuen goia, 281 ospitaleraturekin. Hori bai, heriotza kopuruek otraindik ez dute hobera egin. Joan den astean 20 lagun hil ziren foru erkidegoan COVID 19arekin. Aurreko astean, 19; horren aurrekoan 25.