Agurne Gaubeka: "Udalen tramite elektronikoen %97 gaztelaniaz egin daitezke soilik"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urt. 19a, 09:48

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak agerraldi bateratua egingo dute gaur Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako administrazioaren arreta zerbitzuetan eta administrazio elektronikoan herritarrei urratzen zaizkien eskubideen berri emateko. Behatokiko zuzendariarekin mintzatu gara.

Zein da egoera?

Nafarroako Gobernuak berez webguneko informazioa edo bestelako baliabide telematiko guztia euskaraz jarri beharko luke. Baina errealitatea oso bestelakoa da.

Adibidez, udalek eskura dituzten tramite telematikoetatik %97 inguru gaztelania hutsean egin daitezke eta herritarrek eskura dituzten tramite telematikoetatik ehuneko %70. Horrek esan nahi du ehuneko %30 bakarrik daudela euskara. Ez hori bakarrik. Eremu euskaldunean euskararen legea eta dekretua bera ere urratzen ari dira. Eta bestalde, salatu nahi dugu arreta telefonikoa nahiz eta euskaraz eskatu, ez dela ematen. Kontuan izan behar dugu zerbitzu hauetako asko eta asko ba herritarren osasuna eta segurtasunari lotuak daudela.

Nafarroako Parlamentuari exijituko diogu, beti bezala, araudi aldaketa bat eman behar dela. Baina ez hori bakarrik, horri lotua joan behar da langile elebidunak ezartzea. 

Kexa asko jaso dituzue? 

Bai, urtero urtero jasotzen ditugu gobernuko departamendu ezberdinekiko kexak hau bera esaten. Tramite telematiko asko egin behar ditugu eta horietan ez dago euskaraz egiterik  askotan bueno aurkitzen dugu ere euskara oso traketsa erabiltzen dela. Azkenean herritarrak gaztelaniazko bertsioetara jo behar dutela esaten digute.

Administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretuaren zain gaude. Dekretu berri honek zuzenduko al du ezer?

Ez dugu esperantzarik. Dekretu horrek ezarri beharko lituzke eskubideak berdintasunean nafar guztientzat, eta aurreratu dute jada gobernutik eremu misto eta eta ez euskaldunean ez dela horrela izango. Bestetik, legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrentzat ezartzen direnak ere praktikan ez dira behar bezala bermatzen, eremu euskalduneko herritarrak eremu mistotik jasotzen dituztelako zerbitzu zentral guztiak.

Zer espero duzue parlamentrariengandik?

Aldaketa bat eskatuko diegu. Baina egia da beraien parametroak argi utzi dituztela, eta betikoa aterako dela: ari direla euskaraz baliabidea jartzen. Baina hau luzatzen ari da eta eta sortzen dituzten baliabide berrietan langileak ez dira gai euskaraz egiteko.

(Argazkia: Hizkuntz Eskubideen Behatokia)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!