Nafarroako musika eszena astindu, aztoratu, irauili duen urtea izan da. Hitz asko erabili genitzake 2021a deskribatzen laguntzeko. Kontzertuak itzuli dira, jaialdiren bat ere eta talde berriak azaleratu dira. Gorabeheratsua bai, baina oparoa ere izan dela ezin uka.
‘Aldaera’ izan bada Euskaltzaindiak hautatuko hitza, Kulturan Chill Mafia izen nabarmenena da. Hautsak harrotu dituzte gazteek eta ez dute inor ez hotz ez bero utzi. Zure Kebapa izan zen lehen kanta, baina eztanda eta hedapena entzuten ari garen Gazte Arruntaren koplaki esker lortu zuten. Hainbatetan izan dira gurean halakoak utzita:
Bestelako estiloaz baina haize berrituak ekarrita honako hauek:
Ibil Bedi taldeak ere bidea ireki du aurten. 2019an hasi zuen karrera, baina Beltxarga Beltza diskoarekin hartu dute presentzia euskal Musika Eszenan. Proposamen ausartak orain arteko biak, eta garai bateko doinuak, agian Euskal Punk eta Rockaren doinu zaharrak gogora ekarriz, Tatxers:
Baina kulturan urte honek ez digu soilik musika ekarri. Literaturan azokak itzuli dira, Editargiren azokak ohiko formatua berreskuratu zuen eta Editore Independenteen nazioarteko topaketa antolatu zuten Nafarroako argitaletxe txikiek. Argitaletxeentzako urte gogorra ere aurtengoa, Durangoko azokan gainera aurreikusitakoa baino muga gehiagorekin ekin behar izan baitzioten abenduaren hasierari. Hala ere egile berriak agertu dira, eta emakumeen presentzia nabaritu egin da
Saioa Alkaiza izan da Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle eta agur borobila bota zuen txapela jantzita:
Gainera Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, Navarra Arenan izango da bihar hasiko den urteko abenduan. Oholtzatik jaitsi ezin izan ere Demode Quarteten Kutsidazu Bidea musikalak MAX saria irabazi zuen, estatu mailako antzerki saririk garrantzitsuena:
Errepasoa amaitzear da baina aurretik ezin utzi aipatu gabe Gure Zirkua, lehen aldiz Iruñerrian izan baitzen uda amaiera eta udazkenean eta sekulako arrakasta izanik, aurreikusi baino sesio gehiago programatu behar izan zituzten.
Eta euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskaltzaletasunaren erdigune eta abiapuntu izateko jaio da aurten LABA sarea, Iruñeko bihotzean, Gaztelu Plazan.
Katakrakek ere euskal sorkuntzari egiten dion aitortza eta emandako bultzada ezin ahaztu, are gutxiago 8 urte bete dituen egunean.
Euskal musika eszenaren berpiztearekin ekin diogu errepasoari, eta Ibil Bedi eta Broken Brothers Brass Bandek argitaratu berri duten bertsioarekin amaituko dugu! Kulturan zabaltzen jarrai dadila sormena 2022an!