Osasun egoera "delikatua" dela iritzita, "neurri komunitariorik" ez du baztertzen Santos Indurainek

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 9a, 10:57

Maria Txibite eta Santos Indurain koronabirusari buruzko agerraldi batean.

Oinarrizko osasun arretan egoera "gogorra" dela adierazi du Osasun kontseilariak, ez soilik COVID-19arengatik, ere gaixo kronikoen egoerarengatik.

Nafarroak COVID-19ak eragindako 465 infekzio-kasu berri atzeman zituen abenduaren 8an, jaiegunean, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean baino 190 kasu gutxiago dira, eta duela 7 eguneko 564 kasuen azpitik daude. Lehen aldiz egin du behera bihurguneak, baina datozen egunetan egin beharko da balorazioa, atzokoa jai eguna izan baitzen. 

Azken 14 egunetan erregistratutako kutsatzeen artean, aipatzekoak dira gure erkidegoan 11 urtetik beherakoei eragiten dietenak. Kasu horietako gehienak sintomarik gabekoak dira, baina intzidentzia metatua 2.000 ingurukoa da eta nabarmen altua da ere 40 eta 49 urtekoen artean, 1.116,65-ekoa baita.

Ospitaleko egoerari dagokionez, gaur egun 124 pertsona daude ospitaleratuta, 18 zainketa intentsiboetako unitatean. Ospitaleetako oheen % 5,90 covid pazienteek betetzen dituzte, eta ehuneko hori % 15,18ra igotzen da ZIU postuetan.

Testuinguru honetan aitortu du Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak Foru erkidegoko osasun egoera "hauskorra eta delikatua" dela Covid-19 kasuen gorakadagatik, eta esan du ez dituztela baztertzen "neurri komunitarioak".

Indurainek komunikabideei adierazi dienez, Lehen Mailako Arreta "oso exijituta dago paziente kronikoei eragiten dieten arnas koadro guztietan", eta horri Covid-19aren aurkako detekzio, jarraipen, diagnostiko eta txertaketa-lanak gehitu behar zaizkio.

Gainera, adierazi du, "oraindik finkatzeke dauden adierazleek arrisku handiko egoera baten hasieran kokatzen gaituzte, eta osasun-sistemak gehiegizko ahaleginean" dagoela.

Hala ere, oraingoz, kontseilariak adierazi du Foru Gobernua hiru ildotan ari dela lanean: txertaketa bizkortzea, detekzioa mantentzea, miaketa indartuz eta protokoloak eguneratuz, eta prebentzio-neurri indibidual zein kolektiboak areagotzea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!