PSOEk eta Unidas Podemosek akordioa erdietsi dute Memoria Demokratikoaren Legeak preskribaezin eta "ez amnistiagarri"-tzat har ditzan frankismoan egindako eta 1977ko Amnistiaren Legeak babestutako gerra, gizateriaren aurkako, genozidio eta tortura krimenak, hala adierazi dute gaur.
Testuak parlamentuan aurrera egingo balu, beste aurrerapauso esanguratsu bat emango litzateke izan ere diktaturaren biktima guztiek eskubidea izango lukete Estatuaren errekonozimendua eta erreparazio integrala jasotzeko, baita konfiskatutako ondasunen ordaina jasotzeko eskubidea eta kalte-ordain ekonomikoak aitortuak izateko ere.
Zehazki, gobernukideen akordioak honako hau jasotzen du: "EspainiarEstatuko lege guztiak, Amnistiari buruzko 46/1977 Legea barne, nazioarteko zuzenbide konbentzionalaren eta ohiturazkoaren arabera interpretatu eta aplikatuko dira, eta, bereziki, nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arabera; horren arabera, gerra-krimenak, gizateriaren aurkakoak, genozidiokoak eta torturazkoak preskribaezinak dira, eta ez amnistiagarriak".
Hori dela eta, Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Salako fiskalak "estatu-kolpea, gerra eta diktadura" dela-eta izandako gertakariak iker ditzala eskatuko dute.
Aurreikustekoa da bai PPk eta bai eskuin muturrak ere, helegitea jarriko dutela Auzitegi Nazionalean, akordioak parlamentuaren gehiengoaren oniritzia jasotzen badu.
Nazioarteko brigadisten ondorengoek espainiar nazionalitatea eskatu aukera izango lukete, eta diktaduraren biktimen bulego bat eta Memoria Demokratikorako Zentro bat sortuko lirateke, biktimen eta haien erakundeen parte-hartzearekin.
Adostutako testuan "frankismoaren krimenak historikoki ikertzeko eskubidea" bermatzen da, bertan parte hartu duten hildako pertsonen ohorerako eskubideari buruzko balizko alegazioen aurrean, eta gartakari horiek testuliburuetan eta eskola curriculum-materialetan sartzeko beharrari buruzko aipamen bat gehitu dute.
Bestalde, kenduko lizkiete erregimen frankistako 33 pertsona ezagunei emandako noblezia-tituluak, tartean: Primo de Rivera, Calvo Sotelo edo Queipo de Llano.
PSOEK eta UPk aurkeztutako testuaren arabera ere bidea irekiko litzateke Rodolfo Martin Villa ministroak egindakoak estatuan epaitzeko.