"Euskararen gutxieneko ezagutza unibertsalizatzeko aukera aztertzea eskolaratzearen bitartez (A ereduak egiten duen bezala), Nafarroako haur guztiek, haien eskolaratze prozesuan, euskararekin harremana eduki dezaten". Hori dio Euskararen II Plan Estrategikoaren zirriborroak, eta horretaz galdetdu dio osoko bilkuran Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariak Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari.
Gimenok erantzun duenez, "ez dago inolako aldaketarik" Hezkuntza Departamentuan "hizkuntza ereduei atxikitzeari" buruzko legedian eta araudian. "Berdina izaten jarraituko du, ez da aldaketarik ikusten, Euskararen Plan Estrategikoaz dioena dioela", esan du.
Gimenok parlamentuko osoko bilkuran erantzun dio Navarra Sumak euskararen plan estrategikoaren zirriborroari buruz egindako ahozko galderari, eta, zehazki, "euskararen ikaskuntza bultzatzeko estrategia iraunkorren garapenari buruz, bereziki Nafarroako hegoaldean, Haur Hezkuntzan".
Sailburuak adierazi duenez, "berdin dio zein herritan bizi den, hizkuntza eredu guztiak berdin eskura daitezke, ez dago aldaketarik". Azaldu duenez, Hezkuntza Sailak eskola-aurrematrikulazioko kanpaina bat egiten du sare publikoa nagusituz, "hori baita gure bokazioa", eta "horrela izaten jarraituko du euskara sustatzeko planak dioenaz harago".
Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariak adierazi duenez, "galdera eraikitzeko asmoz egiten dugu", eta "plan estrategikoaren zirriborro bat aurkeztu da eta zilegi da zalantzan jartzea". "Zilegi da galdetzea zergatik izan behar duen gobernu baten helburua eremu euskaldunetik kanpo haur gehiago euskaraz eskolatzea, zertan laguntzen dion Nafarroako hegoaldeko haurren heziketari, zergatik izan behar duen helburu gurasoen aukera librea aldatzea", esan du.
"Abertzaleek uste dute euskara jakitea berez ona dela, nik nolabait horrela pentsatzen dut, baina nire hautua da", gainertu du Iriartek. "Baina jende gehienak hori pentsatzen ez duen eta bere iritzia errespetatua izateko eskubidea duen gizarte batean bizi naiz", esan du, aukeratzeko "askatasun giroa" defendatzeko.