Haurren zuzeneko heldu erreferenteak jarri ditu jopuntuan Euskaltzaleen Topaguneak. Guraso, hezitzaile, senide eta lagun helduen arteko hizkuntza praktikak aldarazi nahi ditu, eta horretara bideratu dute euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena.
Parkeetan, plazetan eta eskoletako atarietan eragin nahi du erakundeak, eta etxeko ohituretara ere heldu nahi du. "Garrantzitsua da helduek eredu hori ematea, haurren erreferenteak dira hizkuntzarekin batera erabiltzeko arau sozial eredugarri hori beretu dezaten. Kontutan hartzekoa ere, gurasoak ez direla umeen hizkuntza erreferente bakarrak. Haurrak ingurutik ikasten du hizkuntza eta baita hizketan aritzeko ohitura eta araua ere", adierazi du Sagardoik.
Azaroaren 22an hasi, eta abenduaren 5era arte iraungo du ekimenak eta 0 eta 12 urte arteko haurrekin harremana duten helduei zuzendutakoa izango da.