Euskal memegile gaiztoren batek akaso 'Gora ETA meme' titulatuko zuen honako post hau. Memeak halakoak izaten baitira: probokatzaileak. Memearen kultura gero eta gehiago zabaltzen ari da mundu osoan. Eta horri erreparatu diogu Celestinoren laguntzaz. Izan ere, Broken Brothers taldeko kideak memegintzari buruzko ikastaroa eskaini du Antsoaingo Harrobi Gaztelelkuan, Euskarabideak antolaturiko Sarean euskaraz jardunaldien barruan.
Celestinok meme kontzeptua 70.eko hamarkadan sortu zela azaldu digu, "DNA eta geneen ereduari jarraiki, kultur adierazpen esanguratsu, minimo eta errepikakor moduan". Egun, sare sozialetan, emea "irudia izan daiteke, edo errepikatzen den testu egitura, anonimotasunetik sortua eta hedatua".
Celestinoren arabera, "memeak gaitasun handia dauka ideiak transmititzeko zein komunitatea sortzeko, baita argota edo slang-a sortzeko, eta euskaldunok erren handi samarra dugu horretan".
Memegintzan, diglosiaren bidea hartzen ari dira sortzaile asko Euskal Herrian. Celestinok nabarmendu du euskaldun izan gabe ez dagoela meme diglosikoak ulertzerik.
Euskal memegintzaz gehiago jakin nabhi baduzu, entzun elkarrizketa osoa, merezi du eta.