Mari Jose Oraa: "Bularreko minbizia gaitz serioa da, eta gizarteratu behar dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 19a, 09:47

Emakumeen artean minbizirik ohikoena da bularrekoa. Minbizien %30 bularrekoak dira emakumeen artean, eta ohartarazi dutenez, zortzi emakumetik batek izanen du.  Saray elkartearen iritziz, ezinbestekoak dira aurretiazko atzematea eta ikerketa. Elkarteko lehendakariarekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

Nazioarteko eguna du gaur bularreko minbiziak, baina ez da egun bakarreko gaitza. Hori ezagutzera eman nahi du Saray elkarteak, eta horretarako kalera aterako da gaur. 9:00etatik 14:00etara izanen dira hiriko hainbat puntutan.

Azken datuen arabera, urtero 400 kasu atzematen dira Nafarroan. Prebentzio kanpaina arrakastatsuen ondorio da, Oraaren ustez, baina intzidentziak behera egin ez duela ohartarazi du. 

Diagnostikoak azkartzeko ikerketa eta berrikuntza ezinbestekoak dira Saray elkarteko lehendakariaren ustez. Duela hamar urte gaixotzea edo gaur egun ez da gauza bera, eta hemendik hamar urtera ere hala izan dadin nahi dute.

Nafarroak 2,5 milioi bideratu ditu bularreko minbizia tratatzeko bi proiektu estrategikoetara: baheketa-estrategia pertsonalizatua garatu nahi dute eta bularreko minbizi hirukoitz negatiboa tratatzeko txertoa bilatu.

Argazkia: Mari Jose Oraa, Hamaika Telebistak egindako saio batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!