Gaur Joseba Tristan zuzendariak eta Inma Lopetegi musika iraksaleak egin digute harrera.
Hegan Oinez da aurtengo leloa.
Haiek esan digute 51 urte bete dituela ikastetxeak eta 623 ikaslek eta 400 familiak baino gehiagok osatzen dutela orain Lizarra Ikastola.
Urko Peral abestiaren egileetako bat eta antolakuntza taldeko kidea gurean izan da azalduz nola sortu zen kanta eta programazioaren berri eman digu.
Haurrak ere izan ditugu solaskide saio berezi honetan. Amaiur, Aratz, Ioara eta Nahia.
Garean Euskara Taldeko kide bat izan dugu, Alfredo Dufur, Mintzakide egitasmoko koordinatzailea Maite Diez, eta AEK-ko euskaltegiko kide bat, Ziortza Etxabe. Haiek azaldu digute nola dagoen euskara Lizarran.
Gaur egungo ikastolako guraso batzuk ikastolako ikasle ohiak ere badira. Iñigo Ugarte eta Ainhoa Ruiz dira haietako bi. Haien oroitzapenak eta oraingo ilusioez mintzatu zaizkigu.
Kiko Escobar da Lizarrako Udal Euskara Teknikaria duela 31 urte. Euskaldun kopurua igo dela urte hauetan esan digu. Gaur egun biztanleen %14 euskaldunak dira eta %25 euskara gehiago edo gutxiago dakitenak.
Lizarra Ikastolan 2 urtetatik 16 urtera arte ikasteko aukera dago. DBHko laugarren maila bukatzen dutenek aukera dute Batxilergoa euskaraz egiteko Lizarran bertan, Institutu publikoan edota Iruñerrira etortzeko Paz de Ziganda edo San Fermin ikastoletan ikasteko. Gurekin Aitana Lopez, Izaskun Esparza, Maitane Etxarri eta Abib Diop izan ditugu.