Bosgarren olatua garrantzitsua izaten ari da 2021eko uda hasiera honetan. Neurrien malgutzeak, gauetako aisialdiak eta Delta adaera kutsakorragoak agerraldiak biderkatu dituzte han eta hemen, eta 9.000 kasu positibo baino gehiago eragin. Olatu handia izaten ari da, bigarrengoaren parekoa, baina ondorio askoz ere arinagoak izaten ari dira. Txertoaren zabalkundeak aldatu ditu pandemiaren larritasuna neurtzeko parametroak eta orain, kutsaketak baino, ospitaleratze eta heriotza datuak hartu behar dira kontuan.
Ospitaletako egoera
Une honetan 94 pertsona daude ingresatuta Nafarroan koronabirusarengatik, atzo beste hamabi nafar artatu zituzten gaitzarekin. Kutsaketa guztien %1 ari dira ospitalera iristen une honetan. Bataz bestekoa, hamar ospitaleratzetatik behera dago. Bigarren olatuan, kutsaketa zifra paretsuekin, egunero 30 pertsona artatu behar izaten zituzten ospitaletan gaixo. Hirugarren eta laugarren olatuetan ere hamabost pertsona ospitalertatzen zituzten egunean. Bosgarren honetan, berriz, ez da hamarrera iristen zifra hori.
Heriotzak behera
Pandemia hasi zenetik 1.197 pertsona zendu dira koronabirusagatik edo koronabirusarekin. Lehendabiziko olatuak eraman zituen ia erdiak. Bigarren olatuak ere izan zuen ondorio latza heriotza zifretan, eguenro sei pertsonaren heriotza erregistratu baitzen, bataz beste. Hirugarren olatuan lau pertsona zendu ziren egunero, eta laugarren olatuan bi. Oraingoan, zifra beltzenak askoz baxuagoak dira. Uztailaren 6az geroztik lau pertsona zendu dira gaitzarengatik. Bataz bestekoa, beraz, batetik behera kokatzen da une honetan.