Nola egiten dira antigenoen testak?

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 22a, 11:33

Gaur goizetik Nafarroako farmazietan salgai daude norbere buruari egiteko antigenoen testak. Birusaren kasu positiboak baztertzeko balioko dute, baina testak positibo ematen badu, osasun zentrora jo beharko da diagnostikoa berriz aztertzeko eta osasun sisteman erregistratu ahal izateko. Ainhoa Gonzalez farmazeutikak azaldu digu testa egiteko prozedura. 

Errezetarik gabe eros daitezk dagoeneko antigenoen testak, eta 7 eta 11 euro arteko salneurria izanen dute. Koronabirusaren hedapena eteteko tresna berria izanen da, erabilgarria osasun arduradunen iritziz, baina ardura ere eskatzen duena.

Abantaila nagusia da emaitza 15 minututan izatea ahalbidetzen duela, inkubazioaren osteko infekzioaren lehen egunetan, sentikortasun eta fidagarritasun handiarekin.

Ez dira test ofizialak, eta, beraz, ez dute balioko, adibidez, bidaiatzeko frogagiri gisa. Birusaren kasu positiboak baztertzeko balioko dute, eta, edonola ere, testak positibo ematen badu, osasun zentrora jo beharko da diagnostikoa berriz aztertzeko eta osasun sisteman erregistratu ahal izateko, kasu horretan PCR baten bitartez.

Hauek dira antigenoen proba egiteko jarraitu beharreko urratsak:

  •  Erauzketa-likidoaren itxitura biratu ontzia irekitzeko, isurtzea saihesteko.
  • Erauzketa-likidoa hustu erauzketa-hodian, ontziak hodiaren hormak ukitu gabe.
  • Ireki poltsa isipu edo makiltxoarekin, adierazitako aldetik eutsita eta burua ukitu gabe.
  • Isipuaren punta sudur-hobiaren ertzetik 2,5 cm-ra jarri behar da bakarrik, ez da PCRen kasuan bezala barrurago sartu behar.
  • Isipua 3-4 aldiz biratu mukosan zehar sudur-hobiaren barruan. Utzi isipua sudurzuloan segundo batzuetan.
  • Isipu bera erabiliz, prozesu hau errepikatu egin behar da beste sudurzulorako. Kendu isipoa sudur-barrunbetik.
  • Jarri isipua erauzketa-hodian. Utzi isipua erauzketa-tanpoian minutu batez.
  • Estali erauzketa-hodia tapoi dosifikatzailearekin.
  • Bota 3 tanta S zuloaren gainean.
  • 15-20 minutura irakurri emaitzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!