400 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 19a, 11:50

Aste bukaeran intzidentziak beherantz egin badu ere, gaur berriz ere 400 kasu berri izan dira, aurreko egunean baino 65 gehiago. Ospitaleratuen kopurua 33tik 54ra hazi da astebetean. 

2021eko uda honek, beste urte batez koronabirusa du protagonista. Bosgarren olatua da jau eta jabe, eta oraindik ere inzidentziak ez du behera egiten. Aste bukaeran beheruntz egin badu ere, gaur berriz ere 400 kasu berri izan dira, behin-behineko datuen arabera. 

Aurreko egunean baino 65 kasu gehiago dira atzeman dituzte, bi egunetako beheranzko joerarekin hautsiz. Duela zazpi eguneko 368etatik gora daude, nahiz eta duela hamalauko 507etatik behera. Gogoratu behar da asteburuan behera egiten duela proben kopuruak, eta, ondorioz, behera egiten dutela positiboek ere. 

Azken egunetan, gainera, aldaketa bat izan da eguneroko datuetan. Orain arte kutskaeta asko baina ingresatu gutxi zeuden arren, koronabirusaren olatua hasi da ospitaletara ere iristen. Pasa den astelehenean 33 pertsona zeuden ingresatuta koronabirusarekin; gaur dagoeneko 54 dira. Gazteak gaixotzen ez zirela uste bazen ere, horrrenbeste kutsaketaren artean, azkenean izaten delako kasu larriren bat, eta azken egunean, ospitalean artatuko gaixoak 20 eta 30 urte artekoak ziren. 

Egoerari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak atzerapausua eginen du neurrietan. Koronabirusaren muturreko inzidentzia duten herrietan etxeratze agindua berreskuratuko da 01:00etatik 06:00etara, kanpoaldeko bilkurak hamar lagunen muga izanen dute eta herrietako bigantxa eta herri bazkariak bertan behera geldituko dira. Honela, gobernuak koronabirusaren hedapena moztu nahi du. Gaur eskatuko dio baimena Maria Txibiteren exekutiboak Nafarroako Epaitegi Nagusiari eta hark argi berdea emanen balu, asteazkenean sartuko dira indarrean neurri berriak.

Asteazkenean ere, bestetik, farmazietan eskuragai izanen dira norberak etxean eta bere buruari egiteko antigenoen test berriak. Errezetarik gabe salduko dira eta gaitzaren detekzioan lagungarri garrantzitsua izatea espero dute osasun arduradunek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!