2.294 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 2a, 11:32

Guztira 36.266 langabetu daude Foru Erkidegoan eta ekainean egindako kontratuak % 66,96 igo dira aurreko urtearekin alderatuta

Enplegu zerbitzu publikoetako bulegoetan erregistratutako langabeen kopurua 2.294 pertsonatan jaitsi da ekainean Nafarroan, aurreko hilabetearekin alderatuta  % 5,95eko beherakada pairatu du. Beraz, Foru Erkidegoan 36.266 langabe daude guztira, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Azken hamabi hilabeteetan, 4.198 langabe gutxiago erregistratu dira (% 10,37).

Langabeziaren beherakada sektore guztietan eman da ekainean. Jaitsiera nabarmenena zerbitzuetan izan da, 1.713 langabe gutxiagorekin; guztira kolektibo horretan 23.894 langabe daude.

Sexuen arabera, Nafarroan 14.561 gizon daude langabezian, eta 21.705 emakume. 25 urtetik beherakoen artean, 1.934 gizon eta  1.855 emakume langabe daude. Adin horretatik gorakoen artean, berriz, 12.627 gizon eta 19.850 emakume lanik gabe daude.

Industrian 201 langabe gutxiago daude; eraikuntzan 121 gutxiago; eta nekazaritzan 20 gutxiago. Aurretik langabe zirenen taldeak ere behera egin du  239 pertsonatan.  Horrela, industrian 4.690 langabe daude, 1.603 eraikuntzan, 2.096 nekazaritzan eta aurretik lanik gabekoen taldean 3.983.

Atzerritarren artean, 540 langabe gutxiago daude aurreko hilabetearekin alderatuta ( % 6,32), eta 464 gutxiago azken hamabi hilabeteetan ( % 5,48); talde horretako langabeak 8.000 dira guztira.

Ekainean 33.195 kontratu egin ziren Nafarroan, aurreko hilean baino 4.036 gehiago eta duela urtebete baino 13.313 gehiago (% 66,96). Kontratu guztietatik 1.781 mugagabeak izan ziren eta 31.414 aldi baterakoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!