Kasuen %63,6 aldaera britainiarrekoak dira, eta %8 Delta aldaerakoak izatearen "susmagarriak"

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 29a, 07:22

Santos Indurain kontseilaria, Nafarroako Parlamentuan.

Joan den asteko datuak dira horiek. Santos Indurain kontseilariak "detekzio politika indartzearen garrantzia" nabarmendu du. 

Joan den astean, COVID-19 kasuen %63,6 aldaera britainiarrekoak izan ziren Nafarroan; Delta aldaera izatearen "susmagarriak" %8, eta hegoafrikarra izatearen "susmagarriak", berriz, %6, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez. Kontseilariak detekzio politika indartzearen garrantzia azpimarratu du.

Parlametnuko batzorde batean, anduien errealitatea "aldakorra" dela azaldu du Indurainek. Horrela, Erresuma Batuko anduia "nagusi" izan zela gogorarazi du, kasuen % 95era iritsiz. Azken asteetan aldatu egin da, eta joan den astean %63,6ra iritsi zen.

Adierazi duenez, "horrek esan nahi du gainerako aldaerak proportzio berean hazten ari direla". Ildo horretan, Delta aldaerakoak izatearen susmagarriak dira kasuen %8, hegoafrikarrekoak izan daitezkeenak, berriz, %6, eta "kezkatzeko modukoak ez diren" beste aldaera batzuk ere badaude, eta horien ehunekoa handiagoa da.

"Horregatik gure detekzio politikan indartzea garranzitsua da, baita pixkanakako malgutasunaren zuhurtziari eustea ere", adierazi du Indurainek. "Inork ez du zalantzan jartzen pandemia honen etorkizuna mutazioen alorrean eta birusaren aldaeretan jokatuko dela, eta faktore horrek txertoaren aurrerapen garrantzitsuarekin eta ondorio oso onekin kontrajartzen du".

Azaldu duenez, "aurreikus" daiteke zenbait aldaera hazten joango direla mugikortasun handiagoaren, interakzio sozialaren eta, batez ere, adinagatik txertoa hartu gabe duten pertsonen ondorioz. "Erabilgarriena garaiz detektatzea da, hedapena mugatzeko. Hemen bide garrantzitsua dugu ", laburbildu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!